Altzibar (Oiartzun)



Eguzkia lagun dugun lehenengo irteera da gaurkoa. Hezetasunean perretxikuak bezala, jende asko azaldu da oraingoan. Urpekari garenok, arraro samar sentitzen gara; hala ere, taldea handiagoa eta mota ezberdineko kide gehiagokoa izateak pozten gaitu.

Gaurko irteera Altzibarra da; etxetik oso gertu eta maldarik gabeko errepidea. Argazkian gaudenoz gain, Joserra era Fer ere azaldu dira; inork ez daki nondik, baina beti agertzen dira.

Gaur ere oso goiztar ibili gara; mahaia jarri gabe ote dagoen ere beldur gara. Baina ez da hala izan, arduraduna bere lekuan paper eta guzti aurkitu baitugu.
Hain goiz azaltzeak, egunaren luzera handitu egiten du eta baita ondorengo aukera kopurua ere.



Primera salida en la que el sol nos acompaña y automáticamente el grupo crece como los hongos. Los subacuáticos nos sentimos raros pero contentos de contar con un grupo mayor y más variopinto.

Nuestro destino de hoy es Altzibar, muy cerquita de casa y salida cómoda sin ningún puerto por medio. Vamos los fotografiados más Joserra y Fer, que nunca sabemos de dónde salen pero siempre aparecen.

Cuando llegamos a la firma creemos que nos hemos adelantado de nuevo al “hombre mesa”, pero ahí está con su puesto y sus papeles, esperándonos a todos. Hemos sido los más madrugadores y el día nos va a dar para mucho.





Izenpetu ondoren, kide batzuk Aritxulegi eta Agiñako bidea hartu dugu, gozatzeko moduko erritmo lasai batean. Maixu Eneko eta Burutaran berriz ez dira gurekin. Lehenengoak Donibane Lohitzuneko bidea hartu du eta besteak berriz bere kaiolakoa.


Después de la firma, algunos cogemos dirección a Agiña y Aritxulegi con un ritmo tranquilo y para el disfrute. Maestro Eneko y Burutarán cogen camino distinto, el primero San Juan de Luz el segundo las de Villagarcía “pacasa”.






Denboraldia hasi berria badugu ere, izenpetu ondoren talde ezberdinak sortzen hasiak dira; urtean zehar kideok ditugun helburuak oso baitira ezberdinak.
Hala ere, gure nortasuna mantenduz (Fuenteovejuna  bezala) zigilura iritsi arte elkarre kin mugituko gara.
Eta honela jarrai dezagula.
Agur bero bat.


Ya empiezan a hacerse grupos después de cada firma porque cada uno tiene distintos objetivos a lo largo de la temporada pero hasta la firma como Fuenteovejuna… “ Todos a una”. Práctica por la que todos tenemos que luchar mantener y así seguir siendo lo que somos.

Agur bero bat