SOCIEDAD GUREA ALTZA


Egun eguzkitsua dugu gaur, irteera ofizialen egutegia eta udako ordutegiari agur esateko. Lau txirrindulariok elkartzen gara Buenpasen 9:00tan neguko ordua, ordu bat gehiago lo egin dugulako indartsu, Xibiri, Fernando Antunez, Alberto eta Jose Angel.

Etapa laburra da, Altzaraino bakarrik, eta minutu gutxitan iristen gara. Sinatzen dugu, eta berehala S.D. Gurea elkarteko kideak luxuzko hamaiketakoa prestatzen digute: salda, haragi eta txorixo egosiak, sagardoa eta ardoa.

Kirolari onak bezala, ez dugu sagardo eta ardo asko edaten, baina aurtengo etapatan bizitako jan-edan ihardunaldiak eta gero, salda eta pintxoak ziztu bizian jan ziren. Eskerrak eman nahi dizkiegu Gurea elkarteko kideei hamaiketako gozo honengatik.

Noski, ohizko argazkia egiten dugu, elkartearen sarreran.


Jornada soleada para finalizar el calendario oficial de salidas y el horario de verano. Nos reunimos cuatro txirrindularis en el BuenPas a las 9:00h hora invernal, frescos por haber dormido una hora más, Xibiri, Fernando Antunez, Alberto y Jose Angel.

La etapa es corta, sólo hasta Altza, por lo que llegamos en pocos minutos. Firmamos, y enseguida los compañeros de la Sociedad Gurea de Altza nos preparan un hamaiketako de lujo: caldo casero, carne cocida y chorizo cocido, sidra y vino.

Como buenos deportistas, no tomamos mucha sidra ni vino, pero tras las buenas experiencias culinarias de las etapas de este año, el caldo y los pintxos de chorizo y carne volaron. Damos las gracias a Gurea por el exquisito hamaiketako.

Por supuesto, nos hacemos la foto de rigor, en la puerta de la Sociedad.


Etapa horrela ezin zen bukatu, eta Bianditz igotzea erabakitzen dugu, baina Pasaira jaisterakoan helburua odeiez inguratua ikusten dugu, eta tenperatura nahiko hotza dela kontutan hartuta, Lezotik Jaizkibel igotzea aukeratzen dugu Hondarribiatik jaisten.

Jaizkibel lasai igotzen dugu, eta gailurrean Albertok buelta ematen du, puntuak irabazteko ;-) Hondarribiara jaisten gara eta Arkaletik bueltatzen gara, igoera metro gehiago sartzeko. Trankil iristen gara Martutenera, eta bertan Ruben topatzen dugu, mendiko bizikletarekin atera da lagun batekin, hamaiketakoa bukatzen... eskerrak, hasieran iristsi bagina, ziur eseri eta bigarren hamaiketakoa jaten dugula!

Hemendik etxera buelta, etapa bukatzeko. Orain egindako etapen kontuak ateratzea besterik ez zaigu falta, eta datorren Azaroak 25eko denboraldi amaierako afarian dagozkien opari eta sariak banatu.

Aurten afaria itxura izugarria du, apuntatu zaitezte!!

Como no se podía acabar la etapa así, decidimos subir Bianditz, pero al bajar a Pasaia vemos que muchas nubes cubren la zona de destino, por lo que teniendo en cuenta que la temperatura es más bien baja, optamos por subir Jaizkibel por Lezo y Pasai Donibane y bajar por Hondarribia.

Subimos Jaizkibel tranquilamente, y en la cima Alberto se vuelve para ganar puntos ;-) Bajamos a Hondarribia, y volvemos por Arkale, para meter más metros de ascenso. Llegamos relajados a Martutene, donde nos encontramos a Rubén, que ha salido con la bici de montaña con un amigo, justo cuando terminan el hamaiketako... menos mal, si llegamos al empezar, seguro que nos sentamos y nos metemos otro hamaiketako!

Desde aquí vuelta a casa, para completar la etapa. Ahora sólo nos queda hacer cuentas de las etapas realizadas, y en la cena de fin de temporada del próximo 25 de Noviembre entregar los premios correspondientes.

Este año la cena promete, apuntaros!!