AIZARNA



     Eguzkia ikusi dugu 08.00tan Buenpasa agertzerakoan! Eguzkia dagoen arren, zorua buztia dago. Jende gutxi, baina beti bezala, txirrindulari gehiago elkartzen da aurrera egin ahala.

    Taldearen aurrean Burutaran jarri da eta Ironman erritmoa ezarri du.

    Elkar hizketa azken boladan izandako istripueri buruz doa; Javi (jausi eta urradurak), Xabi (jausia, urradurak eta sahietsetan puntuak), Txomin (jausia, urradurak eta kasko apurtua)……..zer nolako bolada daramagun!

    Hernanikoekin doan Antunez harrapatzen dugu. Ondoren, atzetik etorriz Pello maisuak egin du bat gurekin.

    Usurbildik aurrera, errepidean gasoila dagoela ohartu gara. Puntu batzuetan kopurua handia dela ere ikusten dugu. Oriora iristean, bertako errotondan, motozale bat ikusten dugu lurrean, eskunarru eta kaskoa eskuan dituela. Lehenengo kaltetua.

    Lurreko gasoil orbana handia da. Bihurgunerik ez dagoen arren, bizikletek ihes egiten dute gure agintetik. Alde batetik bestera doaz……¡katapun-txispun! Lurrera goaz eta hasi da hondamendia.

    Talde erdia lurrean da: Zarautzeko anbulategira doan lehenengoa Pello da eta 6 puntu ditu belaunean. Antunezek ziztada izan du iztarrean baina puntu gabe. Andyk gerrian kolpe handi bat……inor ez da salbu geratu gaur!

    Eta hemen hasten da epika eta taldeko laguntasuna.

    Epika: Pellok QH besterik ez du buruan. Gizajoak ez daki, okerrena etxean izango duela, berriro ere erori dela ikusten dutenean (nire ustetan). Jarraitu nahi du baina sendagileak etxera bidaltzen du gaurkoz nahikoa puntu irabazi baititu.

    Laguntasuna: WhatsApp bidez mezuak bidaltzean, zaurituak dauden Javi eta Xabi jendea kotxez eramateko prest ageri dira. Zoragarria! Xabi da Pello kotxez etxera daramana. Zenbait taldekidek Aizarnako bidea jarraitzen du.

    Epika: Anbulategitik irten bezain pronto, erori diren bi kidek aurrera jarraitzea erabakitzen dute. Aizarnan ordaindu egingo dietela dirudi. Barrabil pare ederrak dituzte, bai.

    Laguntasuna: Aizarnako malda hasterakoan, lehendakariak dei bat jaso du eta azkena goazen laurak gelditu egiten gara. Jokin da, bere laguntza eskaintzen. Zer esan? Egia esan, gerrako kronika bat dirudi eta gaur egindako bideak garrantzia galdu egin du.

    Beti izan behar da baikorra, baita gauzak gaizki ateratzen diren egunetan ere!

    “Batzuk gehiago ibiliko dira, besteok gutxiago”
    “Batzuk gehiago hitz egingo dugu, besteek gutxiago”
    “Batzuk adarra joko dugu, besteeri adarra joko diete”
    (azken hau barru-barrutik atera zait, ez da konszienteki izan)          
    Baina gaur gauza bat argi gelditu bada, zera da: guztiok hain ezberdinak izanik osatzen dugula hain elkarkorra den taldea. Zera falta zaigu: Enekok antolaturiko irteera batera joango den taldea osatzea, eta alemaniar afarira joateko kopuru minimoa.

    Honelako egunak beharrezkoak izan ohi dira, ordea, taldea gehiago elkartzeko.

    ¡ Zoragarriak zarete, lagunak! Honela jarrai, arren! Mila esker guztiori!

    Ahalik eta azkarren sendatu.

    Pello, animo, QH-n ikusi nahi zaitugu!



8 de la mañana en el Buen Pastor. Sol radiante, sí, SOL, he dicho, pero suelo mojado. La ilusión de todos los domingos, grupo reducido y algunos que se van acoplando en los lugares de siempre.

Vamos cogiendo a grupos desperdigados y Burutarán que marca ritmo de Ironman.

Entre nosotros vamos hablando de las bajas de los últimos días. Txomin caída, abrasiones y rotura de casco, Javi caída y abrasiones, Xabi caída y puntos de sutura en las costillas. ¡Vaya racha llevamos! Se comenta.

Alcanzamos a Fernando Antúnez que va con un grupo del Hernani y por detrás nos alcanza Pello (Maisua), a pesar de salir tarde nos echa el guante.

Desde Usurbil vemos un reguero de gasoil que nos acompaña en nuestro carril, en algunos tramos es muy abundante. Cuando estamos llegando a la glorieta de Orio, nos cruzamos con un motorista que camina por el arcén casco y guantes en mano, primera víctima del gasoil.

En el suelo la mancha es grande y en plena recta las bicicletas se nos empiezan a ir de un lado para otro sin ningún control…¡katapúm txispúm!... la avería ya está hecha.

Medio pelotón al suelo y varios mal parados. Pello pasa primero por meta volante del ambulatorio de Zarautz, llevándose todos los puntos (6 en la rodilla), Fernando Antúnez cornada en el muslo con doble trayectoria pero no se lleva puntos, Andy fuerte golpe en la cadera.. hoy no se libra ni el Tato.

Y aquí comienza la épica y el compañerismo del equipo.

Épica: Pello, con su cuerpo magullado y cosido, sólo piensa en la QH ¡Este hombre no sabe que lo peor le espera en casa cuando le vean otra vez tocado!, pienso yo. Quiere seguir pero la doctora le manda para casa porque hoy ya ha puntuado lo suficiente.

Compañerismo: Al “mensajearnos” por whatsapp los convalecientes Javi y Xabi se ofrecen para recoger a los heridos con sus coches. ¡Impresionante detalle! Xabi recoge a Peio, parte del grupo había seguido su rumbo a Aizarna.

Épica: El resto del grupo con otros dos afectados salen del ambulatorio después de las curas en la misma dirección, no se rinden. Parece que cobren por terminar la etapa, ¡qué par de huevos!

Compañerismo: en el momento de empezar la subida a Aizarna, una llamada al móvil del presidente nos hace detenernos al cuarteto de cierre. Joaquín se convierte en un nuevo voluntario para recoger nuestros restos. ¡No hay palabras! Aunque parezca más una crónica de guerra, la verdad es que el resto de la jornada pasa a un segundo plano….

Incluso los malos días hay que sacar una lectura positiva.

“Unos andarán más, otros andaremos menos.
  Unos hablaremos más, otros hablarán menos.
  Unos vacilaremos más, otros seremos vacilados…”
(Aquí me ha traicionado el subconsciente)
Sin embargo, de lo que no hay ni la más mínima duda, es de que todos formamos parte de este grupo tan diverso y a la vez tan unido… sólo nos falta sacar grupo para hacer una salida organizada por Eneko y asistir a la cena alemana quórum suficiente.

Por desgracia, tiene que haber días así para que nos hagamos más fuertes como grupo.  ¡Compañeros, gracias, sois un ejemplo unos y otros, seguid así!

¡Muchos ánimos y pronta recuperación! ¡Peio, te esperamos ver en la QH!