ARRATERA BIDAIA - EXCURSIÓN A ARRATE



Goizeko 09.00-tan elkartu gara Oxkarbi tabernaren parean 21 pertsona (elkartekide eta lagun). Egun ederra azaldu da 25-26 graduko temperatura dugularik.

Zikloturismo ataleko arduradun den gure adiskide Xibirik, bertaraino bizikletaz joatea erabaki du. Matxura batek bota du atzera bere ideia Usurbilen. Honela, berriro ere auzora itzuli behar izan du bidaia beste guztiokin eginez.

Autobusak, hamairu lagun Ixua gainean utzi gaitu. Gure asmoa, inguruko mendietan zehar txango atsegin bat egitea.

Kalamua aldera joateko, Usartza aldera doan errepidea hartu dugu. Han, pinu eta haritzek babesten duten bidexka bat dago, zeinek mendi gailurreraino eraman gaituen berrogehi minutu ingurutan.




A las 9:00 de la mañana nos citamos en frente al bar Oxkarbi, 21 personas del barrio entre socios y amig@s. Amanece un precioso día azul con 25-26 grados de temperatura.

Nuestro compañero Xibiri, de la comisión de cicloturismo, se anima a ir en bicicleta, pero su intento es fallido por una avería en el cambio, y se tiene que dar la vuelta en Usurbil. Esperamos su incorporación al grupo y salimos en autobús hacia Eibar.
 
El autobús deja a parte del grupo en el alto de Ixua, donde unos trece participantes nos animamos a disfrutar de un recorrido por los montes de los alrededores, desde el alto de Ixua, salimos por la carretera hacia el alto de Usarza, donde nos internamos por el camino que entre bosques de pinos y hayas, va hacia el monte Kalamua, alcanzando su cima en unos cuarenta minutos.


 



Jeitsiera, “Katillutxu” iturrira egin dugu. “Kalamuako Parlamentua” ere esaten zaio iturri honi; gerrate denboran, abertzale asko elkartzen omen zen bertan legez kanpoko bilerak egiteko.

Hamaiketakoa hemen egin dugu. Antton Apezetxea (Txobe) eta Pello Aldazabal izan dira hamaiketakoa prestatu dutenak. Antxoa eta patata tortillako otartekoa eta gure lagun Jimyren zatotik tragoxka, izan da hartuduguna.

Iturri hau dagoen lekuan, gaur egun Club Deportivo Eibar elkarteak zuhaitz bat landatzen du mendian istripuz hil diren kideak gogoratuz. Gaur egun bost zuhaitz daude, eta ez dugu gehiago egoterik nahi!



Desde allí bajamos a la fuente de Katillutxu, también llamada “kalamuako parlamentua”, pues durante el franquismo se realizaban reuniones clandestinas de  militantes abertzales y de izquierdas de Eibar y alrededores.

En este lugar disfrutamos del hamaiketako preparado por Antton Apezetxea (Txobe) y Pablo Aldazabal: bocadillos de tortilla de antxoas y de patatas, y algún trago de la bota de nuestro amigo Jimmy.

Actualmente, en este lugar el Club Deportivo de Eibar homenajea a sus mienbros que han muerto en la montaña plantando un roble. En la actualidad hay cinco árboles, y es nuestro deseo que no haya ninguno más por este motivo.



Kalamuaren magaletik Arratera doan bidea hartzeko, gehiago jeitsi behar dugu.

Ondoren, Akondia mendira goaz, Garagoitxi lepoa pasa eta gero. Gerra garaieko aztarnak (trintxera eta abar) agerian daude oraindik bertan.


Continuamos bajando a alcanzar el camino que desde la base de Kalamua lleva hacia Arrate, pasamos por el collado de Garagoitxi y ascendemos al monte Akondia, donde todavía se observan las trincheras y construcciones de la guerra en el frente que hubo en el invierno del año 36/37 en este lugar.



Arratera bidean, Aitzketa mendia ere igotzen dugu. Ondoren, Krabelin gaina eta Olave zelaia zeharkatuz iristen gara Arratera.

Mendira joan ez direnak, Saindutegia bisitatzeko aukera izan dute. Baita hamaiketako bikain bat izan eta inguruaz gozatzeko ere.

Gure Lehendakari Pablo eta Aldazabal familia Arrateko frontoian arituz gogoratu ditugu. Ondoren gaur egun ostatu den eta Arrateko Kolonia eraikinean aurkitzen den Gerraren Interpretazioaren Museora egin dugu bixita.

Ostatuan dutxa gozo bat hartu ondoren, Kantabria jatetxean izan dugu bazkaria.

Zer jan dugun?
Entsalada eta frijitu ezberdinak guztiontzat, eta aukera ondoko jakien artean: zezen buztana, makalaua, txipiroiak, rapea, legatza……
Ondoren, postre gisa, “cava” daraman limoi sorbetea tarta ezberdinak probatuz. Kafe, txupito, konbinatu eta honelakoak nola ahaztu?


Seguimos hacia Arrate, y después de pasar por la cima de Aitzketa bajamos por el alto de Krabelin, la campa de Olave y alcanzamos el santuario de Arrate.
 
El resto del grupo visitó el santuario y disfrutó del hamaiketako y del  estupendo día paseando por este paraje.

Después de recordar viejos tiempos en el frontón de Arrate por parte de nuestro presidente Pablo y la familia Aldazabal, visitamos el centro y el pequeño museo de interpretación de la guerra en el edificio de la colonia de Arrate, actualmente albergue.

Después de una reparadora ducha en el albergue, celebramos la comida en el restaurante Kantabria: ensalada mixta, fritos variados, rabo de toro, bakalao, pimientos rellenos, txipirones, rape, cogote, etc…  a elegir; degustación de tartas con sorbete de limon al cava, cafés, txupitos y combinados.




Bazkari bikaina. Amaitzeko, gure lagun Jose Antonio Aldazabalek “cava” botila batzuk eskeini dizkigu. Asko eskertu ditugu, jakina.

Itzuleran, autobusean giro alaia izan dugu, kantu eta guzti. Eta era honetan iritsi gara gure Loiola auzora 20.00ak inguruan.
Estupenda comida, y como colofón nuestro compañero Jose Antonio Aldazabal invitó a unas botellas de cava, que fueron muy celebradas.
 
En el autobús de vuelta hubo animado repertorio de cánticos, y con esa alegría y después de disfrutar de una estupenda jornada , llegamos a Loiola sobre las 20’00 h.