EUSKAL ALTXORRETAN BARRENA 11

6. etapako kronika, hiru erraldoiak – crónica de la 6ª etapa los tres gigantes


BEASAIN, ORDIZIA 2 KM, ITSASONDO 4, LEGORRETA 7, IKAZTEGIETA 11, ALEGIA 14, ALTO DEALTZO GAINA (2 KM %6,5), ALTZO 16, ALEGIA 19, UGARTE 23, AMEZKETA 24, ABALTZISKETA 26, ALTO DE LARRAITZ GAINA, LARRAITZ 27, ALTO DE GAINTZA GAINA (3 KM %3), GAINTZA 31, ZALDIBIA 37, ALTO DE LAZKAOMENDI GAINA (1,2 KM %13,1), LAZKAO 43, ATAUN 47, ALTO DE URKILLAGA GAINA (2,5 KM %8), AIA 53, PUERTO DE LIZARRUSTI MENDATEA (6,5 KM %5),ARBIZU 67, ETXARRI ARA- NATZ 70, BAKAIKU 75, ITURMENDI 76, URDIAIN 77, ALTSASU 80, PUERTO DE OTZA- URTE MENDATEA 90, ZEGAMA 98, ALTO DE BARBARI GAINA, SEGURA 106,  ZERAIN, PUERTO DE AZTIRIA MENDATEA (5 KM %6,5), PUERTO DE ATAGOITI MENDATEA (2,5 KM %3,5), ALTO DE GABIRIA GAINA (1,5 KM %6), GABIRIA 128, ORMAIZTEGI 131, SANTA LUTZI 133, ALTO DE EIZAGA GAINA (1,4 KM %6,5), URRETXU·ZUMARRAGA 136



6. etapa dudarik gabe hiru erraldoien etapa izan da, hurbildutakoan txoratuta eta maiteminduta uzten nauten menditzarrak, Larrunarri edo Txindoki, Beriain edo San Donato, eta azkenik Aizkorriko mendizerra. Gaurko egunak ibilbide guztiko igoera gehien izan ditu, 13 guztira: Altzo, Larraitz, Gaintza, Lazkaomendi, Urkillaga, Lizarrusti, Otzaurte, Barbari, Zerain, Aztiria, Atagoiti, Gabiria eta Eizaga.





La 6ª etapa sin duda ha sido la etapa de los tres gigantes, esos que todas las veces que me acerco a ellos me cautivan y me enamoran: Larrunarri o Txindoki, Beriain o San Donato, y al final el macizo de Aizkorri. La etapa de hoy ha sido la que más subidas tiene de todas las etapas del recorrido: Altzo, Larraitz, Gaintza, Lazkaomendi, Urkillaga, Lizarrusti, Otzaurte, Barbari, Zerain, Aztiria, Atagoiti, Gabiria y Eizaga.






Gosari indartsua Dolarea Hotelean / Fuerte desayuno en el Hotel Dolarea




Larrunarri – Txindoki


Ingurune erabat lasaiak eta ederrak, gehienbat Goiherri eskualdean zehar, nahiz eta kilometro batzuk Nafarroako Sakanan barna egin Etxarri-Aranatz eta Altsasu inguruetan. Amezketa, Abaltzisketa, Zaldibia, Segura, Zegama, Gabiria… Hainbat eta hainbat herri eder ibilbidean. Kilometro batzutan Endika eta Agustin izan ditut ibilbide lagun.


Parajes tranquilos y preciosos, la mayoria de ellos en la comarca de Goiherri, aunque algunos kilómetros realizara en la Sakana navarra, en el entorno de Etxarri-Aranatz y Altsasu. Amezketa, Abaltzisketa, Zaldibia, Segura, Zegama, Gabiria… Tantos y tantos pueblos preciosos en el recorrido. Durante algunos kilómetros he compartido ruta y charla con Endika y Agustin.




Lazkaomendin / En Lazkaomendi




Endika eta Agustinekin Ataunen / En Ataun con Endika y Agustin


Orain bi eguneko atsedena dator, asteburuan berriro ekiteko ibilbideari, jada ia 800 km osatuak ditudalarik. Bihar masaia saioa tokatzen da Zarauzko Zaindu zentroan, berri berri jartzeko.


Ahora viene un descanso de dos dìas, antes de retornar a la carga el fin de semana, y con casi 800 kms realizados. Mañana toca sesión de masaje, para recuperar de la paliza de estos días.




Beriain mendia Etxarri-Aranaztik / El monte Beriain desde Etxarri-Aranatz




Aizkorriko mendizerra Zegamatik / La sierra de Aizkorri desde Zegama




Segurako ikuspegia Barbari gainetik / Vista de Segura desde el alto de Barbari