EUSKAL ALTXORRETAN BARRENA 10

5. etapako kronika – crónica de la 5ª etapa.


TOLOSA, ANOETA 4 KM, IRURA 5, VILLABONA 9, ALTO DE ADUNA GAINA, ADUNA 11, SORABILLA 13, ANDOAIN 14, ALTO DE XOXOKA GAINA (2,5 KM %6), URNIETA 23, ALTO DE SANTA BARBARA GAINA (1,5 KM %8), LASARTE-ORIA 29, ZUBIETA 3O, USURBIL 32, AGINAGA 34, ORIO 39, ANDATZA 44, ALTO DE AIAKO GAINA (3 KM %7), AIA 49, ALTO DE ANDAZARRATE GAINA, ASTEASU 62, ALTO DE ALKIZA GAINA (3,5 KM %7), ALKIZA 67, ANOETA 71, ALTO DE HERNIALDE GAINA, HERNIALDE 75, TOLOSA 79, IBARRA 80, BELAUNTZA 82, ALTO DE LEABURU GAINA (3 KM %6,5) LEABURU 84, TOLOSA 87, ALBIZTUR 91, PUERTO DE SANTA AGEDA (OLLOKI) MENDATEA (8 KM %7,5), BEIZAMA 100, NUARBE 106, MATXINBENTA 110, PUERTO DE MANDUBIA MENDATEA (10 KM %4), ASTIGARRETA 117, GARIN 119, ARRIARAN 122, SALBATORE 124, BEASAIN 127


Gabon Beasaindio. Gaurkoa ere etapa gogoangarria, 130 km, ibilbide gogorra eta ingurune paregabeak, Gipuzkoa barnealdeko ehundaka baserri ingurunetik igaroz. Tolosatik irten eta toki ikusgarriak bisitatuz ibili naiz, Aduna, Xoxoka, Orio, Aia, Asteasu, Alkiza, Hernialde…


Buenas noches desde Beasain. La de hoy también ha sido una etapa memorable; 130 kms, recorrido durísimo y entorno espectacular, avistando cientos de caseríos del interior de Gipuzkoa. Saliendo de Tolosa he visitado multitud de sitios espectaculares: Aduna, Xoxoka, Orio, Aia, Asteasu, Alkiza, Hernialde…




Alkiza




Hernialde


Berriro Tolosara itzuli eta pentsatzearekin bakarrik Santa Agedako mendatetzarra igaro beharra ileak tente jarri zaizkit. Igoeran behin baino gehiagotan pentsatu dut ia zergatik hartzen ditudan horrelako lanak, baina laster konturatu naiz nik hainbeste nahi nuen hori egiten ari naizela eta ezin naizela kexatu.


Otra vez vuelta a Tolosa, donde con solo pensar que debía ascender el puertazo de Santa Águeda se me ponían los pelos de punta. Durante la subida pienso varias veces por qué me meto yo en estos berenjenales, pero recapacitando un poco pienso que estoy haciendo lo que más quiero, por lo que no me puedo quejar.






Albiztur




Santa Agedako mendatean / En el puerto de Santa Ageda


Gaina harrapatu, eta beti bezela lanaren ondoren fruitua dator; Beizama, mendi artean sartuta, ez da estres usain handirik Gipuzkoako herririk altuenetakoa den honetan, ia 500 metroko altueran.


Superado el alto, como todo esfuerzo tiene su recompensa, con el regalo de la vista del pueblo de Beizama, una de las poblaciones más altas de Gipuzkoa, rozando los 500 metros.




Beizama


Hortik Beasaina Mandubiako lepo ederra gainditu beharra, eta beheraka Beasain udalerriko herrixketan barna, Igartzako ingu- rune historikoan etapari amaiera emateko. Benetan ingurune aparta, non kokatzen diren Igartza Jauregia, Dolarea Hotela eta Erromesentzako Aterpetxea. Egunean zehar galdutako kaloriak berreskuratzeko zer hoberik Dolarea Hotelean karbohidrato eta proteinaz beteriko afari eder bat baino? Gaur ere seko egingo dut lo, eta bihar zihurrenik etapa guztietan igoera gehien dituen etapa, 11 guztira, beti ere ingurune ikusgarrietan barrena. Bihar arte.

De ahí hasta Beasain falta subir el bonito collado de Mandubia, que da paso a los pueblecitos del municipio de Beasain, para acabar la etapa en el conjunto histórico de Igartza. Un sitio muy recomendable, donde se sitúan el Palacio Igartza, Hotel Dolarea y el Albergue para Peregrinos. Que mejor para recuperar las calorías gastadas durante el día que una buena cena en el Hotel Dolarea, llena de carbohidratos y proteínas, con la intención de recuperar para mañana, en la que seguramente será la etapa con más subidas, 11 en total. Seguro que hoy también duermo de un tirón. Hasta mañana.




Euskal soinu tresnen erakusketa Beasaingo Igartza Jauregian/ Muestra de los instrumentos musicales vascos en el palacio Igartza de Beasain