EUSKAL ALTXORRETAN BARRENA 07

2. etapako kronika / crónica de la 2ª etapa.


DEBA, MUTRIKU 5 KM, PUERTO DE KALBARIO MENDATEA (2 KM %8,5), ASTIGARRIBIA 11, PUERTO DE ELKORRIETA MENDATEA (2,5 KM %6,5), LASTUR 18, PUERTO DE AZURKI MENDATEA (7,5 KM %7,5), MADARIAGA 28, AZKARATE 30, AZKOITIA 37, LOIOLA 39, AZPEITIA 41, PUERTO DE URRAKI MENDATEA (8,5 KM %7) GOIATZ 53, BIDANIA 54, PUERTO DE ITURBURU MENDATEA (1 KM %5), ERREZIL 60, PUERTO DE ETUMETA MENDATEA (4,5 KM %7,5), AIZARNA 74, IRAETA 77, AIZARNAZABAL 80, OIKIA 85, ZUMAIA 89, GETARIA 93, ZARAUTZ 96, ALTO DE TALAIMENDI GAINA (1,2 KM %8,5), ORIO 100, ALTO DE IGELDO (MENDIZORROTZ) GAINA (4 KM %6,5), IGELDO 110, MONTE IGELDO MENDIA 113, *BISITA IGELDOKO FUNIKULARRARI *VISITA AL FUNICULAR DE IGELDO, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN 117




Deban Egunargitzea - Amanecer en Deba



Asteazkenean osatu dut ibilbideko 2. etapa (2 eguneko atsedena hartu eta gero) lehen etapa eta gero. Beste etapa gogor bat, kontutan hartzeko sei mendaterekin, horietatik bi, Azurki eta Urraki, 1. mailakotzat hartuak lasterketa profesionaletan. Debatik bakarrik irten naiz, egunargitze ederra disfrutatuz, Kalbariorako igoeran berotu aurretik. Nire bailaran sartu naiz, Lasturren, eta hortik gora Azurkiko mendate polit bezain gogorra, uste baino errazago igo dut, beharbada argazki eta bideo irudiak hartzeko egindako hainbat geldialdirengatik.

El miércoles día 10 empiezo la segunda etapa del recorrido con dos días de descanso después de la primera. Otra etapa muy dura con 6 puertos considerables en el recorrido, entre ellos Azurki y Urraki, considerados de primera categoría en carreras profesionales. Salgo de Deba solo, disfrutando de un amanecer fantástico, antes de calentarme subiendo al Kalbario. Enlazo con la subida a mi valle, Lastur, desde donde empiezo el duro y super bonito puerto de Azurki, que subo más fácil de lo esperado, quizá por las repetidas paradas para coger imágenes y fotografías del entorno.



Mutriku




Lasturko harana - Valle de Lastur




Azurki igotzen - Subiendo Azurki


Jeitsiera azkarra Azkoitira, Loiolako basilikari bisita, eta ondoren Urrakira igo behar, non izugarrizko ikuspegiak zabaltzen zaizkidan Errezilgo haranera, Bidegoiandik pasata joango naizen ingurura.

Bajada rápida a Azkoitia, visita a la basílica de Loiola, antes de enlazar con el largo puerto de Urraki que me ofrece excelentes vistas al valle de Errezil, desde donde bajaré previo paso por Bidegoian.




Pilotarien herria, Azkoitia / Pueblo de pelotaris, Azkoitia




Loiolako basilikan / Basilica de Loiola




Bidania (Bidegoian)




Errezil


Etumetako igoeran sufritu egin dut, ezezaguna izan arren, aldatzak gora egiten du, Aizarnako bailaratik barrena Zumaiara iristeko. Hemen konturatzen naiz autoak existitzen direla, nahiz eta itsasoaren hurbiltasunak berau ere ahaztu arazten didan. Getarian Saiaz Hoteletik bisita, bertako terrazatik itsas ikuspegia disfrutatu eta handik Zarautza, non Ion lehengusuak itxoiten zidan Donostiarainoko azken kilometroak elkarrekin egiteko.


Sufro en la subida a Etumeta, desconocida, pero muy bonita, además de muy tranquila. Llego a Zumaia, después de pasar por el entorno de Aizarna. Me había olvidado de que existían los coches, ahora abundan un poco más pero la proximidad del mar me hace olvidar de ellos. Visito el Hotel Saiaz de Getaria donde disfruto de las magníficas vistas desde su terraza. En Zarautz me espera un primo, Ion, con el que hago los kilómetros restantes hasta Donostia, pasando por Orio subiendo después a Igueldo.




Hotel Saiaz Getaria




Bi lehengusuak Zarautzen / Los dos primos en Zarautz




Orio


Oriotik barrena Igeldora igoera, bista izugarriak, eta Igeldoko jolas parketik pasa ondoren, jeitsiera itsasargiaren bidetik egin dugu, funikular ikusgarriaren ondotik pasatuz behin baino gehiagotan. Zurriolako hondartza ondoan paseatuz, Kontxakoan bukatuz. 127 kilometro guztira eta ibilbide zoragarria. Lehenengo bi etapak batuta 250 km daramatzat, eta badirudi mundu erdi zeharkatu dudala, eta oraindik falta zaidana.


La bajada la hacemos desde la carretera del faro, después de pasar por el parque de atracciones y disfrutar viendo la magia que tiene el funicular que sube al Monte Igueldo. Y para terminar paseamos junto a la playa de Zurriola, para terminar en la de La Concha. Al final 127 km, entornos impresionantes. Llevo 250 kilómetros en total y tengo la sensación de que me he recorrido medio mundo, y todavía lo que queda.




Donostia Igeldo Menditik / San Sebastian desde Monte Igeldo




Igeldoko Funikularra / Funicular de Igueldo




Igeldo Kontxatik / Igeldo desde La Concha