EUSKAL ALTXORRETAN BARRENA 06

Beharrezko aitzinsolaen ondoren, gure herrialdean zehar ibiltzen has gaitezen Arkaitz Astiazaran Salegi-ren eskutik.

            Ikus ditzagun ba, banan bana, bere etapen kronikak:

Tras los necesarios preámbulos, empecemos a recorrer nuestro País de la mano de Arkaitz Astiazaran Salegi.

            Veamos pues, una a una, las crónicas de sus etapas:

1go  etapako kronika – crónica de la 1ª etapa.


EIBAR, MALTZAGA 3 KM, SORALUZE 6 KM, OSINTXU 9 KM, BERGARA 12, UBERA 16, PUERTO DE ELGETA MENDATEA (3 KM %9), ELGETA 19, ELORRIO 26, PUERTO DE KANPAZAR MENDATEA (5 KM %5), ALTO ASENTZIO GAINA 37, ANGIOZAR 40, BERGARA 45, PUERTO DE ELOSUA (GORLA) MENDATEA (7 KM %7,5) , ELOSUA 57, AZKOITIA 65, PUERTO DE AZKARATE MENDATEA (zaharra-viejo) (4 KM %6,5) , ELGOIBAR 78, EIBAR 84, PUERTO DE USARTZA (ARRATE) MENDATEA (5 KM %8), ARRATE 91, ALTO DE IXUA GAINA 94, BARINAGA 99, ETXEBARRIA 101, PUERTO DE SAN MIGUEL (URKAREGI) MENDATEA (5,5 KM %4,5) , ELGOIBAR 113, ALTZOLA 116, MENDARO 118, DEBA 124





Gaur eman diogu hasera Altxorretan Barrena egitasmoari. Goizeko 7:40-an martxan ginen ni neu (Arkaitz) eta Alberto, gure herrialdeko txokoak ezagutu zale den lagun bat, 1go  etapa osatzeko asmotan. Hasierako 15 kilometro lauak eta gero, eta Elgetako igoera gogorra eta gero Elorriorako jeitsierak Anboto eta Udalaitz mendi elurtuen ikuspegi paregabeak eskaini dizkigu.


Hoy hemos empezado el proyecto Altxorretan Barrena. A las 7:40 de la mañana estábamos en marcha yo mismo (Arkaitz) y Alberto, un amigo aficionado a descubrir parajes recónditos de nuestra tierra, con la intención de cubrir la 1ª etapa. Después de los primeros 15 kilómetros llanos y la dura subida a Elgeta, la bajada nos ofrece espectaculares vistas sobre los nevados montes de Anboto y Udalaitz.






Elosuako igoera luzeak, gainean dagoen Gorlako kantinan bazkaltzera gonbitatu gaitu, eta guk eskaintza onartu.


La larga subida al puerto de Elosua nos ha invitado a comer en la Gorlako Kantina situada en la cima; lo cual aceptamos con buen gusto.







Azkoitian hirugarren kide bat elkartu zaigu etapa hau osatzeko, Jurdan.  Azkarateko igoeran konprobatu dut gaurkoan nire indarrak juxtu daudela eta lasai hartu beharko dugula handik aurrerakoa, beraz txokolatezko napolitanak ez du huts egin Eibarren, Arrateko igoera historiko eta gogorraren aurretik, gainean izugarrizko ikuspegiak ikusteko Aizkorri, Anboto, Urko, Kalamua…


En Azkoitia se ha incorporado al dúo de escapados un tercero, Jurdan. En la subida a Azkarate corroboro de nuevo que hoy voy bastante justo de fuerzas, por lo que no falla la napolitana de chocolate en Eibar, antes de encarar la dura e histórica subida a Arrate, observando desde la cima un paisaje inmejorable con las vistas de Aizkorri, Anboto, Urko, Kalamua…




San Migel nahiko erraz pasata nahiko bixi jeitsi gara Deba ibaiaren arroa jarraituz Debako hondartzan bukatzeko.


Después de subir San Miguel a una gran marcha bajamos a Deba a un ritmo bastante vivo para acabar en su playa.





Etapa ederra, igoera gogorrekin, jeitsieretan freskura pixkat baina giro ederra, 5 Cº-ko tenperaturarekin irten eta 16 Cº-ko maximoa harrapatuz. 125 km eginda, ziurrenik ibilbide guztiko etaparik gogorrenetako batean.

Irudi eta argazki ederrak atera ditugu, dena ok. Eguraldi iragarpenek hurrengo bi egunetarako bederen euria ematen dute, beraz atertu arte itxoingo dugu.


Gran etapa, con subidas duras, fresco en las bajadas pero un tiempo muy agradable con mínima de 5 Cº en la salida y máximo de 16 Cº. 125 kms recorridos, quizá en una de las etapas más duras de todo el recorrido.

 Buenas imágenes y fotos recogidas, todo ok. Las previsiones meteorológicas dan lluvia para el comienzo de la semana, por lo que esperaremos a que escampe para continuar.