EUSKAL ALTXORRETAN BARRENA


Zergatik bilatu kanpoan etxean duguna?

Askotan, kanpoko herrialdeetaz ikusitako irudi eta informazioaz, pentsa daiteke urrunera bidaiatu behar dela izugarrizko paisaiekin bat egiteko; hemendik milaka kilometrotara aurkitzen direla natur altxorrak. Eta ezagutzen al dira gure herrialdekoak? Milaka txoko ikusgarri; inongo bazterren inbidiarik ez duten inguruneak. Eta dena bertatik bertara, garraiobideetan dirua xahutu beharrik gabe. Konturatzen al gara zein altxor ditugun etxetik pausu batera?
¿Por que buscar fuera lo que tenemos en casa?

Muchas veces después de ver imágenes e información de países extranjeros, pensamos que debemos viajar fuera para encontrarnos con grandes paisajes; que los tesoros naturales se encuentran a miles de kilómetros. ¿Y se conocen los tesoros de nuestra tierra? Miles de parajes recónditos, sin ninguna envidia de ningún rincón del mundo; y todo a la vuelta de la esquina, sin tener que gastarse dinero en desplazamientos a tierras lejanas. ¿Nos damos cuenta de los tesoros que tenemos a un paso de nuestras casas?

  



 Disfrutatu ditzagun. Kasu honetan txirrindu gainean, baina ibilbide hau egin daiteke autoz ere. Jateko ehundaka jatetxe, taberna eta denda ditugu ibilbidean, eta lo egiteko sare zabala, izan aterpetxe, hotel, hostal, pentsio edo kanpin moduan. Gure herrialdeko turismoa sustatzeko modu bat da herrialde barruan bertan bidaiatzea. Gastatzen dugun dirua gure auzokideentzat badoa, ez al da hobe? Ezagutu dezagun behingoz Euskal Herria, hanketako behatz puntatik buruko azken ileetaraino!

Ibilbidea aurrera eramateko modua

Apirilaren 6-an, larunbatez emango zaio hasiera ibilbideari Eibarko Unzaga plazatik 1. etapa osatzeko, 7-an igandeaz 2. etapa eginez. Hortik aurrera egunean eguneko gertaeren arabera etapak osatuz joango gara, beharrezkoa denean atseden hartuz; nekea handia denean, eguraldi iragarpenak onak ez direnean… Asmoa ekaineko lehen astebururako ibilbide guztia osatzea da. Nahi duen orok har dezake parte bidai honetan, km batzuk, etapa batzuk… giro on batean gure ingurunea ezagutuz eta kirola eginez ondo pasatzearen baldintzarekin. Gaua igarotzeko norberak pentsatu beharko nola egiten duen, baina etapen bukaera eta irteera izango diren herrietan alojamendu sare ederra dago. Anima zaitezte!



 Disfrutemos de ellos. En este caso, encima de la bici, pero este recorrido también se puede hacer en coche. Con cientos de restaurantes, bares y tiendas donde comer, y una red extensa de alojamientos donde dormir, sea en forma de albergue, hotel, hostal, pensión o camping. Viajar dentro de nuestro país es una forma de sustentar el turismo de nuestra tierra. ¿No es mejor que lo que gastamos vaya para nuestros vecinos? Conozcamos el País Vasco de cabo a rabo.

El modo de llevar adelante el recorrido

El 6 de abril, sábado, vamos a dar comienzo al recorrido con la primera etapa, para continuar con la segunda el día siguiente. De ahí en adelante vamos a ir realizando las etapas según las circunstancias de cada día, descansando algunos días; cuando las fuerzas estén justas, cuando el tiempo no acompaña… La idea es tener terminado el recorrido para la primera semana de junio. Cualquier persona puede tomar parte en el viaje, con la única  premisa de disfrutar practicando deporte, conociendo nuestro entorno y en buen ambiente, sea compartiendo unos kilómetros o unas etapas. Para pasar la noche cada uno tendrá que pensar cómo hacerlo, pero en los pueblos de final y salida de etapa hay una extensa red de alojamiento. Animaos!