BEHOBIA SAN SEBASTIAN 2012: LASTERKETA EGUNA - EL DIA DE LA CARRERA


Azken urte hauetan bezala, C.D. Loiolatarra K.E.-ak gogoz parte hartu genuen Behobia - Donostia lasterketa herrikoian.

Hornitze puntua 18. kilometroan jarri zen, eta bertan 70 pertsona inguru lagundu zuten, bazkide eta lagunen artean, antolakuntzaren zorionak jaso zutelarik hornitze puntua oso ondo jarrita zegoelako eta eguraldi txarreko goiza indarrez jasan genuelako.

Aurten hornitze puntua musikarekin animatu genuen eta korrikalariak gogoz animatu genituen (lan ederra, honela jarraitu!)


Como estos últimos años, el C.D. Loiolatarra K.E. participó activamente en la popular carrera Behobia - San Sebastián.

Se colocó el puesto de avituallamiento en el km. 18, en el cual colaboraron unas 70 personas entre socios y simpatizantes del club, que fueron felicitados por la organizacion por lo bien montado que estaba el avituallamiento, y por aguantar estoicamente la mañana de perros que hacía.

Dicho puesto este año lo amenizaron con música y ánimos a todos los corredores (¡bravo por ellos y que sigan asi!)





Pasaia eta Lezo herrietan, lasterketa egunean errepidearen mozketaren informazio kartelak jarri ziren ere aurreko larunbatean. Ekintza honetan 15 pertsona inguru parte hartu zuten, eskerrik asko guztioi.

Elkartearen kirol aldeari dagokionez, bazkide eta lagunen artean 30 pertsona inguru parte hartu zuten, arrakasta galanta eta bakoitza bere sufrimendu partikularrarekin, baina denak bukatu zuten eta gehienak aurreko urteetako markak hobetuz (hau garrantzi gutxienekoa izanda)


También se colocaron en los pueblos de Pasaia y Lezo durante el sábado anterior a la prueba los carteles informativos al respecto del corte de la carretera el día de la carrera. En dicha pegada participaron unas 15 personas, dar las gracias a todos.

En el aspecto mas deportivo del Club, entre socios y simpatizantes participaron alrededor de 30 personas ,todo un éxito y cada uno con su sufrimiento particular, pero todos acabando la carrera y la mayoría mejorando los resultados de otros años (que era lo que menos importaba)




Aipamen berezi eta esker beroenak eman nahi dizkiogu Jesus M. Hospital Xibiri bazkideari, eguraldi txarra bazegoen ere, Behobia-ra hurbildu zena bizikletan, Elkarteko bazkide eta lagun korrikalarien ohizko argazkia egiteko, berari esker oroitzapen berezia izango bait dugu.

Begira beraien atzean dagoen potxingoa, ia igerilekua, euri giroaren adierazle argia....


Mención y agradecimiento especial a Jesús Mª Hospital, Xibiri, que a pesar del clima adverso, con mucha lluvia, se acercó en bicicleta hasta la salida de Behobia para hacer la tradicional foto de corredores socios y simpatizantes del Club, gracias a ello tendremos un bonito recuerdo.

Observad el enorme charco, casi piscina, que hay detrás de ellos, da una idea de lo que estaba lloviendo....



Lasterketa aurrera doa, eta korrikalariak hornitze puntutik igarotzen hasten dira, hemen Loiolatarrak atenditu zuen ingurua ikus dezakegu.

La carrera avanza, y empiezan a pasar corredores por el avituallamiento, aquí vemos un aspecto general de la zona cubierta por los Loiolatarras.



Honetan Antxon, txirrindularitza ataleko taldekidea pasatzen ikusten dugu.

En esta foto vemos pasar a Antxón, compañero de fatigas del grupo de cicloturismo.



Eta honetan Loiolatar talde bat ikus dezakegu, Kontxi, Lago anaiak (Patxi eta Fernan) eta Javi.

Y aquí vemos un grupo de Loiolatarras, Kontxi, los hermanos Lago (Patxi y Fernan) y Javi.




Eta hurrengo argazkian Elena ikus dezakegu, afizioaren txalo artean pasatzen, beste partaide guztiekin egin zen bezala, baina Loiolatarrekin bereziki

Y en la siguiente foto vemos a Elena, que pasa entre aplausos de la afición, al igual que hicieron con todos los participantes, pero con los Loiolatarras en especial
 


Eguerdian talde haundi bat indarrak berreskuratzera sagardotegi batera joan ginen, bakoitzak bere gorabeherak kontatzen. Datorren urterako bazkide eta lagunak animatu nahi ditugu lasterketaren inguruan antolatzen ditugun ekitaldietan parte hartzeko, ondo pasatzeko, sasoi onean mantentzeko eta elkarteko danborradentzat diru pixka bat irabazteko parte hartzen dugu.

Luego una amplia representación fuimos a recuperar fuerzas y comentar cada uno su particular día. Queremos animar para el próximo año a soci@s y simpatizantes a que participen en todos los actos que se celebran en torno a la carrera y en los cuales participamos, para divertirnos, mantenernos en forma y recaudar algo de dinero para las diferentes tamborradas del club.