loiolatarren

omenez
loiola
LOIOLATARRA, dudarik gabe,
izen aundiko bazkuna,
Irurogei ta amabost urte
aurten bete dituzuna.
Zure istorioa aztertu eta
au da pentsatzen deguna:
Kirol arloan txalogarria
dala zuk egin dezuna.
Besteak-beste, babestu dezu
ainbat pelotari trebe,
toki askotan jokatu eta,
gutxitan txapelik gabe.
Arraunlaritzan, ia prestatu
gabe, onenaren pare,
gurdi apaiñak egiten, berriz,
Donostiko jaun da jabe.
"Or beste gauzik ez da egiten:
jan eta edan gogotik".
Elkarte batek orrelakoak
Entzun oi ditu nunaitik.
Zerbait gehiago ere egiten da
askok ez usteagatik,
orretarako barrura sartu,
ez da ikusten kanpotik.
JOXE AIERBE

 

LOIOLATARREN OMENEZ JOXE AIERBEK EGINDAKO BERTSOAK

BERTSO DEDICADO AL C.D. LOYOLATARRA, POR JOXE AIERBE
pág. 6. orr.