Loiolatarra Kirol Elkarteak 75 urte betetzen ditu. Urtemuga hau dela eta, 75. Urteurreneko Batzordea eta Zuzendaritza Batzordea erronka garrantzitsuaren aurrean aurkitzen dira: gertakariak eta Klubaren historiak merezi duten ekitaldi-programa egitea.
 
 
Bertatik eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona, erakunde eta instituzioei, Elkartearen une garrantzitsuetan eskainitako lana eta laguntzagatik. Horri esker, ondoren eskaintzen dizuegun ekitaldi-programa garrantzitsua antolatu ahal izan dugu. Programan barne aipatzekoak dira Elkartearen historiari buruzko liburu honen argitaratzea eta Donostiako Orfeoiaren kontzertu baten antolaketa.
 
Liburu honen helburua bazkide guztiei Elkartearen historia ezagutzera ematea da, horrela aurreko belaunaldien lanari esker lortutakoa baloratu ahal izateko. Lan horrek munduarekin batera eboluzionatu behar du, plurala izaten jarraitu eta kirol-, kultura-, eta gastronomia-ekintzak bultzatzen jarraitu behar du.
 
Kide guztiei, kide berriei eta jarraitzaileei, Loiolatarra Kirol Elkartearen alde lan egiten eta gozatzen jarraitzeko animatzen diegu, etorkizunean gure erakunde maite honen izena ahalik eta urrutien eramateko. Liburu honek eta 75. Urteurreneko ekitaldi-programak hori bultzatzeko baliogarri izan daitezen espero dugu.
 
 
 
 
 
JUAN Mª ODERIZ
 
PRESIDENTEA
agurra
loiola
pág. 3. orr.