Urrezko Ezteiak prestatzen ari zirela, 1972 urtean, hau esan zuten Zuzendaritzakoek: "Elkarte honetako kirol ekintzak pelota eta traineru estropadetan oinarritzen direnez, Urrezko Ezteietako ospakizunak bi kirol hauen inguruan egingo dira". Jokatu zen partidurik handiena honako hau izan zen: Pierola eta Aldazabal profesionalak, hirukote afizionatu baten kontra. Bestalde garai bateko izarren arteko lehia ere jokatu zen. Zurdo de Mondragon eta Gallastegi, Akarregi eta Arriaran II-aren kontra. Partidua hamazazpina zihoala, laurak erretiratu ziren horrela ez irabazlerik ezta galtzailerik egon ez zedin.
Azken urteotan, eta merezi duela uste dudalako, aipamen berezia egin behar diot Joxean San Martin, "Topete" zenari. Loiolako Pelota Eskola-ren sortzaileetako bat izan zen eta mutikoekin lan izugarria egin zuen. Denbora gutxian fruitu politak eman zituen bere lanak. Tartean, Ion Artano eta Inazio Aldazabalek Loiolatarra Elkar-teko elastikoarekin txapelketa askotxo irabazi dituzte azpiko mailetan. Antiguako txapelketa, Egiako Donosti Berri torneoa, txapelketa ofizial ugari eta hainbat partidutan gure elkartearen izena pelotaren munduan sekula galdu behar izan ez zuen tokira altxatu dute bi mutiko hauek.
Topetek pazientzi edo dohain berezia zuen haurreei erakusteko baina, zoritxarrez eta gazterik, 1992an joan zitzaigun. Anoeta pelotalekuan 1993ko martxoaren 17an egin zitzaion omenaldiko bezperan bertso
hauek eskeini nizkion:
 
Pelota maite zuen benetan
jarraituz oso aldetik,
aurrek ikasi zezaten nai zun
gauza guztien gaiñetik.
Frutuak ere sortuko dira
ondo egindako lanetik,
jarraitzallerik izaten bada
ark jarritako bidetik.
 
Topete joan zan gure artetik
egun batetik bestera,
baiña ara zer pentsatzen nagon
eta noa esatera:
Jaunak ez ote zuan eraman
Beraren aldamenera!
Zeruan diran aingerutxoei
pelotan erakustera..."
Como muy bien dice Joxe Aierbe es obligado un recuerdo para Jose Antonio San Martín, Topete, que en 1984- en las horas más bajas de este deporte- se hizo cargo de la sección de pelota del Club. Debemos a Topete la creación de una escuela de pelota en el frontón de Loiola de la que salió una hornada de chavales que volvieron a dar alegrías y fuste a los colores Loyolatarras.
Pero la alegría duró poco. La muerte de Topete en 1992 marcó el principio de la escuela y de la actividad pelotística del club. El Club Deportivo Loyolatarra le concedió a título póstumo la Insignia de Oro, la cual fue entregada a su viuda, Arantza Olasagasti.
Quien tuvo, retuvo. Ese es el lema de la actual directiva que está decidida a reavivar el rescoldo de este deporte en el seno del Club. El actual responsable de la Sección de Pelota es Ramón Díaz.
PELOTA 4
Así funcionaba la Escuela de Pelota del Loiolatarra.
pág. 14. orr.