deportes

la pelota
Mancheta BIS tiff
Baina honek badu bere azalpena. Frontoia zegoen baina aldi berean arkupea ere. Loiolako arkupea famatua oso zen. Han aritu izan ziren, beste askoren artean, Minertarrak, Pio Olasa-gasti, Antonio Burutaran eta Ignacio Etxarrik berak. Atano III ez zen ausartu Ignaciok luzatutako desafio bat onartzeko. Egia esan, asko izan ziren Loiolako arkupean jokatutako desafioak eta, noski, galdutako dirua.
Ezin daitezke inola ere aipatu Loiolatarra elkarteko pilotari izan diren guztiak, baina batzuk burura ekartzeagatik, urte haietan aritu zirenen artean, Martin Casares, Pablo Indaberea, Kamio, Sarriegui, Francisco Sahagún, Pantaleon Eguigu-ren, Juan José Amunarriz, Artano, Martiarena eta beste hainbeste gogoratu daitezke.
Auzoan badira batzuk oraindik Manolo Urzelai pelotari zarauztarraz gogoratzen direnak. Eskuz aritzen zen eta atzelari bikaina zen. Etxeberriarekin oso bikote indartsua osatzen zuen Loilatarraren koloreak defendatzeko. Ur-zelai oso pasadizo bitxiaren protagonista izan zen 1946 urtean. Gipuzkoako txapelketaren fi-nala jokatzen zen egunean Añorgako trenaren tunelaren barruan lurjauziak egon ziren. Zarauztik
Donostiara zetorren trena ezin izan zuen aurrera egin eta ordu pare batez han egon zen, geldirik, lurra kendu arte. Tren ho-rretan Manolo Urzelai zetorren partidua jokatzeko.
Bitartean, eta Manolo ez zetorrela ikusten zuela, Loiolatarrako pelota ordezkariak, Vicente Odrio-zolak, partidua irabazitzat eman zion arerioari, Udaltzaingoaren bikoteari, hain zuzen. Hauek ez zuten onartu eta itxaroten gelditu ziren. Az-kenean Manolo Urzelai, korrika, izerdi patzetan eta eskuan beti zeraman maleta zekarrela agertu zen frontoian. Partidua jokatu eta gureek, Etxeberria eta Urzelaik, irabazi zuten. Orduan, Udaltzaingokoek legezkoa ez zela esan zuten eta legea bere alde zutela txapela haiek jantzi zuten. Legezkoa bai, baina kiroltasunik gabeko titulua eraman zuten. Benetako txapeldunek behar bezalako errekonozimendua jaso zuten auzoan.
Tamalez, pelotaren presentzia Loiolatarra Elkar-tearen istorioan behera egin zuen 50. hamarkada iritsi zenean. Tartean Enrique Abril pelotari handiari eskeini zitzaion omenaldia baina arazo handiak izan ziren pelota behar bezalako maila lortu zezan.
PELOTA 11
PELOTA 13
En el Arkupe: que maravilla de pelotaris loyolatarras.
El Arkupe, donde se jugaron grandes partidos de pelota.
pág. 13. orr.