"Guk, euskaldunok naiko ondasun
badegu joku aldetik,
mota askotan nabarmenduaz,
batzutan oso aurretik.
Bat aukeratu bearko banu
ditugunaren artetik,
duda izpirik gabe pelota
beste guztien gainetik.
 
Loiolatarra Kirol Elkartea sortu zeneko 75 urteurrena betetzen den honetan, ezinbestekoa da elkarte honek pelotaren munduarekin betidanik izan dituen lotura eta harreman estuen berri ematea.
Pelota eta euskara. Izan ere elkarri esku emanda ibili izan dira beti gure herrian. Pelotariak diren lekuan ez da faltako euskararik, eta euskara dagoen tokian, pelotarik ere ez. Hara he-men bi esaldi jator eta esanguratsu, Pilotarien Seaska aldizkaritik hartutak: "Zer litzateke Euskal Herria pilotarik gabe. Zer litzateke gure pilota euskararik gabe".
Pelotak toki berezia izan du beti Loiolatarra Elkartean. Auzoak berak, hain txikia izanik, pelotari asko eman ditu. Hemen jaio eta aritutakoak zein hemen jaio eta kanpora, Ameriketara, bizi eta jokatzera alde egin behar izan zutenak ere.
Loiolatarrak, pelotari dagokionez, bere egunik onenak sortu eta hurrengo urteetan bizi izan zituen. Orduan aritzen zirenen artean oso aipagarriak izan ziren Arrieta anaiak. Erremontezale bikainak, bost txapelketa irabazi ondoren eta marka hori gainditu ezina zirudienela, omenaldia eskeini zien elkarteak 1932. urte
an. Bi urte geroago Arrietatarrek bere seigarren txapela lortu zuten marka guztiak hautsiz.
Loiolatarraren elastikoa jantzi dutenen artean badago bikote ahaztezin bat, hain zuzen, Az-kue eta Etxenikek osatzen zutena. Eskuz aritzen ziren hauek. Gipuzkoako zein Espainiako txapeldunak izan ziren. Etxarri anaien kontra izan zuten ribalidadea kantxatik kanpora ere isladatu zen. Urtetan, eskuz binakako bi bikote amateur onenak auzoan zeudela esan daiteke zalantzarik gabe. Alde batetik elkarteko bikotea, Azkue eta Etxenike, eta bestetik Etxa-rri anaiak, Gregorio eta Ignacio.
Oso berezia da pelotaren garrantzia gure auzoan.
pelotaren
Txokoa, Joxe Aierberen eskutik
PELOTA 5
Topete con "sus txabales".
pág. 12. orr.